Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz

Xabier Odriozola Ezeitza-Arreta (*)

MaskulinItaTEA AZALA

Liburu hau idatzia izan da Euskal Herrian sexismoa ezabatzeko eta gizarte justuago eta berdintsuago baten alde lan egi­teko azken hamarkadetan antolatu diren gizon taldeen bizipen zuzenetatik ateratako ondorioetatik.

Era berean, ideia batzuk landu dira azken hogeita bost urtean harremanean egon garen Ameriketako toki aunitzetako (ipar, er­tain eta hego Amerika), Kanadako, Europako Estatu askotako, eta Ekialdeko herrialde zenbaitetako (Australia barne) gizon tal­deetan sorturiko pentsamendu eta praktiketatik, non taldeok euskarri baliagarria suertatu zaizkigun gizonezkooi buruzko ezagutza eta gorputz teorikoa eta praktikoa garatzen joateko, gizonezkook zein emakumezkoek pairatzen dugun sexismoaz, gure menderakuntza maskulinoaz, genero zapalketaz, hala nola maskulinotasunaren eta askapenaren inguruan.

Patriarkatuaren menpean, heterosexismoaren munduan hazi eta hezitako gizon belaunaldi batzuei buruzko ideia andana irakurriko dituzu, XX. mendearen bukaera aldeko gizonen belau­naldiak, patriarkatu hegemonikoaren semeak, hain zuzen. Nahiz eta gauzak aldatzen ari diren eta XXI mendeko gizon belaunal­diak gauzak beste era batetara jasotzen ari diren, ideia eta prak­tika sexista batzuk oso errotuta daude oraindik, berdintasuna gi­zarteratua eta gureganatua dagoela dioen ideia ez zuzen horrek makilatu baditu ere. Agian zuk zeuk ez duzu zure burua hemen islatuta ikusiko.

Liburuxka honek izan nahi du, batik bat, denok itoarazten gaituen genero-zapalketa sistemaren egoera ez zuzenaren aur­kako ahaleginean ale bat gehiago. Gizonok gure artean sortzen dugun indarkeria eta, batez ere, emakumeekikoa murrizteko or­duan eraginkorra izan litekeen tresna bat gehiago, hain zuzen. Honela ikusi dugu zein garrantzizkoa den gizonekiko lan pertso­nala eta emozionala burutzea, eta batez ere, honen uztarketa lan intelektualarekin, gogoetakoarekin, formaziokoarekin eta harre­manezkoarekin zein gizartekoarekin, baldin eta gizarte berdinta­sunzale eta zuzen batetara hurbildu nahi badugu.

Ez da, honakoa, liburu itxia ala osoa. Aurkez genitzakeen gai ugarien artean, indar gehienez landu ditugun batzuk aurkezten dizkizugu. Gure argitasuna eta pentsamendua gehiago sakondu eta garatu beharreko arlo andana bada oraindik, bai pertsonal mailan zein talde mailan.

Gizon talde batetik ez bazara inoiz pasa izana litekeena da hemengo ideia ugari sinestezin ala defendaezin iruditzea. Hau ez da arazo. Nire helburua ez baita zure adostasuna ala uste osoa bilatzea baizik eta zuri beste ikuspegi posible bat eskaintzea se­xismoak gure gogamenetan hautsi duen gizakion definizioaren inguruan, batik bat, gizonezkooi dagokigunean.

Orrialde hauetan ezagun egiten zaizun zerbait ala zure burua islatua ikustean argitasun ñimiñoa aurkitzen baldin baduzu, ase­betea sentituko naiz.

HITZAURREA

Ohartzeke, eta gure helburua izan gabe, hainbat taldetatik igaro ginen, XX mende bukaerako maskulinotasun mugimen­duko zati, parte bihurtu ginelarik. Sasoi hartan, eta baita zeharka ere, agertzen hasi ginen gizartean antolatzen hasi berriak ziren berdintasunerako batzarretan, maskulinitate berrietarako biltza­rretan, gizarte ordenu berrirako mintegietan, generoaren gaineko nazioarteko jardunaldietan… Orduan ohartu ginen gizon izateaz zerbait ikasita geundela eta gizon izatearekin lotura zuen edozer maskulinismoa izenda genezakeela.

Mende berrira sartu ginen ordura arte ibili ginen bezala baino apur bat ozenago, gizon patriarkala eta hegemonikoa izatea zer den ideia argiago batez, horrelako gizon izateak zein dimentsio eta eragin zituen gizartean, emakumeengan eta gugan. Erakun­deak jakin mina agertzen hasten dira gurekiko; guk ulertzen dugu ekarpen interesgarria sor dezakegula berdintasunean eta sexis­moaren desagerpenean, genero zapalketaz lortu dugun ikuspegi berritua dela eta.

Egun argi dugu gure jokabideak, pentsamenduak eta ekintzak aldatzen ditugun bezala era maskulino zapaltzaileetatik era bakezale, demokratiko eta berdintasun zaleagoetara, emaku­mezkoen, haurren eta adinduen egoera hobetu egiten dela; bai eta geurea ere.

Ondoriozta dezakegu berdintasunak gizonak behar dituela gizonek berdintasuna bezain beste. Hauxe dugu hurrengo urtee­tako erronka: gizonezkoei eta emakumezkoei ulertzen lagundu berdintasunerantz eskutik lotuta jo behar dugula aurrera.

Xabier Odriozola Ezeitza-Arreta Donostian jaio zen 1964. urtean, sendi langile apal batean. Ikasketak hiri hartan burutu zituen eta irakasle izanik derrigorrezko soldaduska egitera joan behar izan zuen. Egitate horrek bere bizitza erabat markatuko zuen eta gizontasuna eta maskulinitateez gogoeta etengabea egitera eraman zuen. Geroztik maskulinismoaz eta gizonezkoekin zuzeneko esku-hartze lan luzea burutu du hiru hamarkadez.

Artikulu hainbat, gidaliburu bat – gizonezkoekin nola lan egin eta berdintasunarekiko gizonezkoen inpolikazioa nola bilatu- eta eskuartean duzun liburu hau argitaratu ditu, besteak beste. Gaur egun, elkarte, unibertsitate, erakunde zein gizarte kolektibo aunitzetarako lanean dihardu antropologo eta psikoterapeuta gisara, gaztetatik pasio bilakatu zitzaion gai beraren inguruan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s